ZUBIRI MANTEO
 HEZKUNTZA ESKAINTZA
  PROIEKTUAK
 ZERBITZUAK
 IDAZKARITZA
   
Plazaguneak garatuta
                   Proiektuak: BIDEZKO MERKATARITZA
    

TOPAGUNEAK 2008

JANGAIEKIN EZ DA JOLASTEN

Ekonomia modernoak ez ditu ekoizten biztanleriak behar dituen ondasunak eta zerbitzuak baizik eta etekinak sortarazten dituzten merkantziak. Modu honetan elikagaiak merkantziatzat hartzen dira...

Munduan 925 miloi pertsona gose direnak eta beharbada beste hainbeste larriki desnutrizio itzelean...

Sufrimendu hau ekiditeko FAOk 30.000 miloi dolar beharko zirela dio. Hots, 2008ko irailaren 29an Europako Banku Nagusiak merkatuetan sartu zuenaren %40a gutxi gora behera beharko zen munduan gosez edo egarriz inor hil ez zedin...

Hauek dira entzun daitezkeen zenbait baieztapen...

Zazpi urtetan zehar lanbidea jorratuz, garatu izan dugu ekitaldi hau Marketing eta Merkataritza Kudeaketa Zikloko ikasleriarekin. Aurten gainera Kontsumo arduratsurako OTARRA Bioelkartearen eta Elikadura Subiranotasunerako NEKASARE ekoizle taldearen laguntza izan dugu.

IES ZUBIRI-MANTEO-BHIko Merkataritza Departamenduak berriro ere uste du esperientzia hau, askotan esan den bezala Lanbide Heziketa arloan bakarra, gelatik at benetako proiektu bat baimentzen duela, zein zikloko perfil profesionalari dagozkion edukierak, eta halaber, gelan landutakoak hartzen dituena.

Ekintza honen elkartasun-edukierarengatik bai burutzen duten ikasleentzat bai doan parte hartu dutenentzat baita Institutu berarentzat ere, oso baliagarritzat har daiteke.

Proiektu honetan parte hartu nahi izan duten pertsonak eta erakundeei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta halaber, esan dezakegu elkartasunean TOPAGUNEAK sortu dituztela.

Merkataritza Departamendua

 
 
   
Argazkiak Gurasoen proposamenak

        Informazioa
       Agenda
 
Zubiri Manteo: Agenda
2010 iraila
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Noten kontsulta
Multimedia bilduma
Bisitaldi birtuala
lanpoltsa
Blogak