 |
JANGELA. 2007-2008 IKASTURTEA
Ezaugarriak:
Kudeaketa zuzeneko jangela: Honek esan nahi du menuen aukeraketa, janariaren
prestaketa, zerbitzua eta zaintzaileak Hezkuntza Sailak kontratatutako kanpoko enpresa batek
kudeatzen dituela (AUZOLAGUN)
Zerbitzu-modalitateak:
- Egunerokoa (astean 5 egun)
- Jardunaldi jarraia dagoen egunetakoa (astean 3 egun)
- Kasu berezietan egun batekoa (beti aurretik abisatuta)
- Ikasturte honetan, jangelan ikasle gehiago bazkaltzen gelditzen direnez, bi txanda
antolatuko ditugu. Beraz, 2. eta 3. mailako ikasleek 13:30etan bazkaldu ordez, 14:15etan
jango dute.
- Jangela bukatu ondoren eta klaseak hasi arte, zaintza eta liburutegi zerbitzua
dago.
- Medikuaren aginduz, eta agiria aurkeztuz, beharrezko kasuetan posible izango da dieta
berezietako menuak eskatzea.
|